domingo, 27 de mayo de 2012

Caballo Blanco

          Michael Randall Hickman 
       1954-2012 

Caballo Blanco ezaguna egin zen Christopher McDougall idazleak Born To Run liburua idatzi zuenean. Liburuaren ardatz nagusia, Tarahumara tribuko korrikalariek distantzia luzeko lasterketak egiteko trebeziaren arrazoia bilatzea da. Caballo Blancoren bitartez idazleak tribuaren bizimodua, dieta eta janzkerak azaltzeaz ez ezik, mendebaldeko Sierra Madreko paisaiak deskribatzen ditu. Bestelako gaiak ere jorratzen dira: distantzia luzeko lasterketak (Leadville), korrikalari ospetsuen lorpenak (Emil Zátopek) edota kirol marka batzuen salmentak igotzeko iruzurrak. Liburuak harrera oso ona izan zuen eta eskalatzaile batzuentzat korrikan hasteko inspirazio iturri izan zen.

Merezi du The New York Times egunkariak argitaratu zuen artikulua irakurri eta entzutea. 
  • http://www.nytimes.com/2012/05/21/sports/caballo-blancos-last-run-the-micah-true-story.html
Informazio gehiago:
  • http://www.caballoblanco.com/

jueves, 8 de marzo de 2012

OGOÑO

Bizkaiko eskalada erregulazioak, Ogoñoko aparkalekuari buruzko artikulo bat plazaratu du. Bere orrialdetik kopiatzen dut:


APARCAMIENTO DE OGOÑO

Últimamente los habitantes de caseríos y casas de la zona de Ogoño se han quejado bastante por los coches que suben del cementerio hacia arriba, parece ser que incluso ha llegado alguna queja hasta el ayuntamiento.
En días de mucha afluencia de escaladores el lugar donde se aparca habitualmente se llena y se monta un gran follón sin sitio para aparcar ni dar la vuelta.
La solución es muy sencilla, SE RECOMIENDA APARCAR JUNTO AL CEMENTERIO; son 900 metros más los que hay que andar (10 minutos), en total 1,4 Km desde el cementerio de Elantxobe hasta la pared, no creo que nos cueste mucho.
Un pequeño esfuerzo nos puede evitar muchos problemas en el futuro.
Para consultar las regulaciones descargar el pdf de Otras zonas de Bizkaia en la columna de la derecha del Blog. Sigue pendiente por parte de la Diputación la sustitución de los carteles con la nueva regulación.



Nire iritzia, niretzako gordetzea obeto izango dela use dut. Guztiz ados nago, proposatzen denarekin. Ez naiz politikoki ain zuzena izango. Mundu guztiak argi ulertu dezan...

¡NO SEAS CAPULL@ Y APARCA EN EL CEMENTERIO! ¡SI ANDAS JUST@ DE TIEMPO... QUEDATE EN EL ROKO!

jueves, 23 de febrero de 2012

Jeb Corliss berriro

Jeb Corliss kaliforniarra, urtarrilean, hegoafrikan zebilen bitartean...

Telebista batetarako filmazioan zebiltzalarik, aprobak egiten salto ezberdinak egin ondoren, helburura hurbildu zenean, lurra ukitu zuen 190 km/h'ra eta hanka biak autsi zituen toki ezberdinetatik. Oraindik hospitalean zegoelarik, inoiz baino obeto zegoela zioen. Bost aste eman ditu ingresaturik.

Naiz eta berak "inoiz ez diot hutsiko salto egiteari, hil egingo naiz eta zihurrenik salto base egiten izango da" dioen, espero dezagun urte asko iraun ditzala eta pasadizo berriekin harritzen jarraitu gaitzala.


Bere webgunea: http://jebcorliss.net/

lunes, 9 de enero de 2012

Rokoa

Aspaldi egiteko neukan zerbait, azkenean egin dut. Argazki trakets xamarrak diren arren (ea batenbatek obeak ateratzen dituen...), hemen igotzen dizkizuet gure Inpernuko argazki pare bat.
















































































Tetxuak, presak falta ditu. Koltxoiak, ondo jarri gabe daude. Aldagela, komun eta "gimnasioan", aldaketak egin behar dira. Oraindik gauzak egiteko geratzen zaizkigu, baina izerdia botatzen hasteko bezala badago. Ea itxurosoago jartzen dugunean argazki gehiago igotzen dizkizuegun.