lunes, 19 de julio de 2010

Arista Ferbos, Trois Conseillers gailurrera.

Labur labur kontaturik, hona hemen gure Tximist espedizioaren kronika:




Lau ordu baino gutxiago lo eginda, presa igaro eta oinezko ibilbideari ekin genion. Goizeko eguzkipean, bi ordu inguruko paseo polit bat, malda gehiegirik gabe.












Lehenengo luzeak, patxadatsu eta lasai lasai egin genituen, harria gozatuz.


Granitozko blokeek osatzen dute igoeraren gehiengoa.













Ibilbidearen pasarte politenak, ikaragarrizko paisaia batek margozten zituen. Erraz galtzen zitzaizkigun begiak, behean uzten ari ginen postalean.















Eskaladak, ez du geheigizko zailtasunik erakusten. Bilatzen jarri ezkero, IV mailako pasarteren bat aurki daiteke eta asko nahastu nahi izan ezkero... baliteke V bat ere aurkitzea, baina orokorrean, III mailako luzeekin dena igo daiteke.





Materiala erabiltzen ikasi nahi izan ezkero, toki aproposa. Ibilbide osoan, fisura batean kateatuta dagoen friend bat bakarrik aurkitu genuen. Friend eta fisureroak "a cañon" sartzen dira.


















detalle de un ibon, frente a un ibon






Bederatzi luzetan egin genuen. Soka bukatzen zenean, ez ba zen gehiegi trabatzen, ensanblean egiten genituen metro batzuk. Azkenengo metroak (bi edo hiru soka luze izango zirenak), soka gabe egin genituen. Ez zeukan zailtasun gehiegirik. Argi ibili behar da denborarekin. Krokis batzuetan, bi ordutan egiten dela esaten da. Guk sei ordutik gora behar izan genituen. Lasai joan ginen, baina ez ginen denbora galtzen ibili ere. Krokisei kasu eginda joan ginen, patxadatsu, asko jota lau bat ordu beharko genituela pentsatuta. Azken luzeetan, erlojuaren kontra ibili behar izan genuen.








Lainoa ere sartzen ari zitzaigun eta beheranzko bidea argi ez edukitzeak, urduri jarri gintuen. Azkenean, dena nahiko ondo atera zitzaigun eta lainopean izan arren, abiapuntura gaua erori aurretik iritsi ginen.











Datorren hilabetean, Neouviellera doan Trois Conseillers arista egitera. Espero nire argazki kamera kotxean ez ahaztea. Oraingoan G11 parkinean geratu da.

1 comentario: