Inpernu Rokodromoko kide batek AEBetara (Ameriketako Estatu Batuak) bidaiatu du:
Oregon eta Kalifornia estatuetan eskalatzen ibili naiz. Oregonen: Broughton Bluff eta Smith Rock haitzetan. Kalifornian: Donner Pass eta Yosemite bailaran. Leku hauek magikoak dira eta bertan eskalatzea esperientzia zoragarria izan da.
Broughton Bluff
Portland hirian eskalada tradizionala egiteko camalotak eta fisureroak erosi ondoren, Jason eskalatzaile lokalarekin eskalatzera joan ginen.
Leku hau hiritik 45 minutura dago eta haitza basalto motakoa da. Bide batzuk laburrak dira, baina arrakalak eskalatzeko eta materiala erabiltzen ikasteko aproposak dira.
Smith Rock haitzetara abiatu aurretik, Oregon estatuan egiten den garagardoa dastatu genuen.
Smith Rock
Oregon estatuan eskalatzeko leku ezagunena da, AEBan kirol eskalada bertan asmatu zelako eta Monkey Face hormagatik.
Tximino baten aurpegi itxura daukan horma honek jende asko erakartzen du. Batetik, argazkiak ateratzera doazen turistak eta bestetik, bide luze eta gogorrak igotzera doazen eskalatzaileak.
Haitza bolkanikoa da, eta eskalada tradizionala edo kirol eskalada egiteko bideak daude. Leku honen beste ezaugarri bat lehenengo paraboltak urrun daudela da.
Donner Pass
Sierra Nevada mendikatearen iparraldean dago, 2000 metroko altueran eta Donner lakuaren ondoan.
Haitza granitozkoa da, eta honen inguruan Sierra Nevadan ezaguna den 'manzanita' zuhaixka asko dago.
Hasieran galduta ibili ginen arren, azkenean boulder egiteko eta top-ropean eskalatzeko sektore batzuk aurkitu genituen. Granitoan eskalatzea esperientzia berria izan da, heldulekuak oso txikiak direlakoa eta oinak ipintzeko ia heldulekurik ez dagoelako.
Yosemite
Bailaran bakarrik hiru egun egon gara, eta egunez hainbeste bero egiten zuen ezinezkoa zela eskalatzea.
Bigarren egunera arte ez genuen Camp 4 kanpalekuan lekurik aurkitu. Bertan mundu guztiko eskalatzaileak ikustea, eta slackline edo boulder egitea esperientzia zirraragarria izan da.
El Capitan eta Half Dome horma harrigarriak dira. Gainera, horma erraldoi hauen inguruan, ur-jauzi ikusgarriak, errekak eta basoak daude.
Informazio gehiago lortzeko:
http://www.mountainproject.com/
http://www.smithrock.com/
http://www.supertopo.com/
Aupa Kim. Bidaia ederra! Argazki gehiagoren zain geratzen gara. See you.
ResponderEliminar