Baneukan aspaldi bideo batzuk igoteko gogoa. Ez nekien zeinekin hasi.
Badaude sokagabe ari diren edo ari izan direnen artean, izen haundi batzuk. Alain Robert horietariko bat da. 1962an, Valencen, Frantzian jaio eta gaur egunean, 50 urterekin, oraindik bogan dabilen eskalatzaile honekin hastea erabaki dut, sorbalden gainean daraman ibilbideagaitik.
Sokabakoen atala hau hasteko, ezin utzi aipatu gabe, beste izen batzuk: Dan Osman, Kurt Albert, Wolfgang Güllich, Celso Martinez "Finuco", Carlos Suarez, Carlos García, Jonh Bachard, Le Menestrel, Tribout, Dean Potter, Steph Davis, Alex Hubber...
Wolfgang Güllichen elkarrizketa batetako pasarte bat ere ekarri nahi izan dut gogora. Bizitzaz aspertu ote zen galdetu ziotenean, "Ez dago bizitzeko grina gehiago sortzen duen egoerarik, bizi eta sentitzeko gogo handiagorik eta bizitza ain irmoki defendatzen den momenturik, arrisku baten aurrean zaudenean bezala. Izate objektibo batez ornitua izan arren, subjetiboki kontrolatua dugu, asteak, edo hilabeteak bait daramatzagu harri puska hori fisiko eta psikilogikoki lantzen"
No hay comentarios:
Publicar un comentario