domingo, 1 de mayo de 2011

Yosemiteko "Supereskalatzaileak"

El Capitan edo Half Dome bezalako horma handiak eskalatzea amesten duen orori, Yosemiteko "supereskalatzaileak" ezagutzeko, National Geographic aldizkariak argitaratu duen artikulua interesatuko zaio.

Mark Jenkins-ek idatzi duena esteka honetan jaitsi edo hemen irakur daiteke. Gainera, Mikey Schaefer eta Jimmy Chin-en argazki bilduma eta bideo sorta hau ikusteko aukera dago: Chin-ek argazkiak ateratzeko egindako lana, Alex Honnold soka barik eskalatzen, eta Dean Potter soka gainean alturan ibiltzen. Horrez gain, mapa interaktibo honetan The Nose, Salathé Wall, edo North American Wall bezalako bide mitikoen krokisak daude.

1 comentario: