Stanage Edge
Haitza "gritstone" motakoa da, eta ertz luze batean dago kokatuta. Bideak ez dira luzeak, eta ez daude ekipatuta. Begi-bistan da Ingelesek eskalada tradizionalerako duten zaletasuna. Horrez gain, bloke egiteko paradisua ere bada, eta blokeetako batzuk, Jerry Moffatt eta Ben Moon eskalatzaileen proposamen gogorrak dira.
Inguruan dauden sektore aipagarrienak, Burbage Valley eta Millstone Area dira.
Malham Cove
Haitza kareharri motakoa da, eta hormak daukan formagatik, euria egiten duenean bideak ez dira bustitzen. Bideak ekipatuta daude, eta oso gogorrak dira. Bide errazenak, 7a zailtasuna dauka.
Urtero Yorkshiren "Three Peaks Race" mendi lasterketa antolatzen da. Lasterketak 37 kilometroko luzera dauka, eta hiru mendi zeharkatzen ditu: Pen-y-Ghent, Ingleborough eta Whernside.
Inguruan dauden eskalatzeko beste leku batzuk, Gordale Scare eta Kilnsey Crag dira.
Widdop
Haitza "gritstone" motakoa da, eta bloke batzuk zulotxo artifizialak dauzkate. Inguru honetan euri asko egiten duenez, haitza eta lurra oso bustita egoten da. Gainera, udan euliek (midges) traba egiten dute.
Hurrengoan argazki eta informazio gehiago. Laster arte!
Bidaia prestatzeko helbide baliagarriak:
http://www.yorkshiregrit.com/
http://www.v-publishing.co.uk/
http://www.transportdirect.info/
Eskerrik asko Kimi zure bidaia partekatzeagatik! Ze enbidia! Itxura ederra daukate tokiek. Ea beste argazki horiek ikusten ditugun.
ResponderEliminar